Trotamundos Konpainia

Trotamundos 2015ean Buenos Airesen, Argentinan, Mailén Mansilla eta Luciano Mezzoterok sortutako zirku konpainia da.

Helburu nagusia berezko nortasuna duten ikuskizunak sortzea da, akrobaziak, objektuen manipulazioa, hula hoops-ak eta clown-a erabiliz, testurik gabeko istorioak kontatzeko tresna gisa, espazio askotan egin daitezkeenak, ikusle anitz batera iritsiz.

2016an Bilbon kokatzen dira, Euskal Herrian, eta bertan hasten dira “Baul baten istorioak” lehen ikuskizuna sortzen, Txefo Rodriguezen zuzendaritzapean. Ikerketa eta bilaketa lanetan 2 urte eman ondoren, 2017ko maiatzean estreinatu zen Leioako “Umore Azokan”.

Ordutik 210 emanaldi baino gehiago egin dituzte Espainian, Frantzian, Portugalen, Aljerian, Argentinan, Txilen, Brasilen eta Arabiar Emirerri Batuetan.

2022aren amaieran, “Finito-Infinito” bigarren ikuskizunaren sormenarekin hasten dira, Aritza Rodirguez eta Garazi Pascualen zuzendaritzapean. Hau 2024an estranatuko da.

“Ipar Zirko” proiektuaren parte ere badira, Euskadiko beste artista batzuekin batera.

Compañía Trotamundos Zirko Taldea
Compañía Trotamundos Zirko Taldea

Mailen Mansilla

Buenos Airesen, Argentinan, hainbat zirku eskolatan trebatu zen 2006tik aurrera. Bere diziplina nagusiak eskuen gaineko oreka, kontortsioa, akro duo eta hula hoop delakoak izan dira.

2010ean Zirkuko Arteak karrera hasi zuen Buenos Aireseko Tres de Febrero Unibertsitatean.

2013an “Circo Marea” (Argentina) konpainia sortu zuen eta “Destellos” eta “Contra Viento y Marea” ikuskizunetan parte hartu zuen.

“Cía Trotamundos” konpainiaren parte da eta 2017an Umore Azokan estreinatu zen “Baul baten istorioak” ikuskizunaren eta 2024an estreinatuko den “Ipar Zirko” eta “Finito.Infinito” ikuskizunen sortzaile ere bada.

“Cía Trotamundos” konpainiarekin Espainian, Frantzian, Aljerian, Portugalen, Arabiar Emirerrietan, Argentinan, Txilen eta Brasilen aurkeztu egin du lan.

Luciano Andrés Mezzotero

Lucianok La Arena zirku eskolan hasi zuen zirkuko heziketa. 1998 eta 2004 urteen artean malabareen, akrobaziaren eta dantzaren diziplinetan espezializatu zen, eta, aldi berean, aktore eta clown gisa trebatu zen.

Urteetan zehar etengabeko prestakuntza jaso du, gaur egun arte, teknika berriak garatu ditu; horien artean, akordeoia eta aiztoak jaurtitzea.

Bere ibilbidean zehar, Argentinako “La Arena” konpainiaren “Vibra: un coro circense” eta “Carambola” ikuskizunetan parte hartzen du, “Debote Enbote” (Euskadi) konpainiaren “Ensillados” eta “Argotu” ikuskizunetan, “Malas Compañías” (Euskadi) taldearen “Txatarra” eta “Zirkus” ikuskizunetan, “Los Wilson Brothers” (Argentina) konpainiaren “Carcajada mata galán” eta “Témorais” ikuskizunetan, eta “Cia Trotamundos” (Argentina-Euskadi) konpainiaren “Historias de un Baúl”, “Ipar Zirko” eta “Finito.Infinito”.

2000tik aurrera irakasle aritu izan da, malabareak eta akrobaziak lantzeko tailerrak emanez, bai haurrei, bai helduei, baita gizarte-proiektu ugarietan ere.

Urte hauetan zehar, besteak beste, Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Txile, Espainia, Andorra, Frantzia, Grezia, Portugal, Arabiar Emirerrietan eta Aljerian egin du lan.

Compañía Trotamundos Zirko Taldea

Ikuskizunak

Historias de un baúl
Informazio +
Finito – Infinito
Informazio +
Ipar Zirko
Informazio +

Kontaktua

Formulario de contacto

TelefonoaLuciano: (+34) 688 85 98 97

Berriak