Historias de un baúl

Sinopsia

“Historias de un baúl” Fidel eta Capulitaren istorioa da. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikuslego berri bila dabiltza, hauek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu. Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna; 50 minutuko iraupenak eta jarduera parte-hartzaileak ezaugarritzen dute familia osoarentzat dibertigarria den ikuskizun originala, non bat egiten duten zirku eta antzezpen teknikek egoera sinpleen bitartez.

Dossierra
Jatorrizko ideia: Trotamundos Konpainia
Zuzendaritza: Txefo Rodriguez
Gainbegiraletza artistikoa: Maite Guevara
Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero
Ekoizpena: Trotamundos konpainia
Argazkia: Ricardo Mordacini eta Leonel Requejo eta Ivan Izagirre
Bideoa: Kaleko produkzioak eta Ivan Izagirre
Web diseinua: Max Moretto eta Alvaro Delera
Jantziak: Estudio 14.
Soinua: Iban Gonzalez.
Eszenografia: Javier “Splinter” García
Eskertzak: Aritza Rodriguez, Malas compañías, Karola zirko espazio, Shakti Olaizola, Gorka Ibarra.
Ikuskizunaren izena: “Historias de un baúl”.
Ikuslegoa: Familia osoarentzat ikusgarria.
Iraupena: 50 minutu.
Antzezlekuaren gutxieneko espazioa: 7 m luze, 7 m zabal, 6 m garai.
Hizkuntza: Testu gabea.
Argindar hargunea: 220 voltio.
Muntaiaren iraupena: Ordu bete.
Desmuntaiaren iraupena: Ordu bete.
Beharrizan teknikoak:
-Behegain zapala.
-Aldagela.
(Ikuskizunak berezko soinuztapena du)
Trotamundos
Trotamundos
Trotamundos

Taldea

2015eko urtarrilean, Buenos Aires hirian, Argentinan, jaio zen “Trotamundos Konpainia” Mailén Mansilla eta Luciano Mezzoterok osatua, bi-biak bertakoak jatorriz. 2014ean zehar elkarrekin trebatzen dira akrobazia eta malabare jokoetan eta, ondorioz, ikuskizun bat sortzeko ideia loratzen da. “Historias de un baúl” da konpainiaren lehenengo eszenaratzea, non zirku-teknikek eta umoreak bat egiten duten proiektua egikaritzeko

Mailen Mansilla

2006an hasiko du zirku-heziketa “La Arena” eskolan, Buenos Airesen, Argentinan. Bertan behegaineko-akrobazia eta bikoteko-akrobazian trebatuko da.Hurrengo urteetan ikasten jarraituko du “Le Tramp”, “La Caravana” edo “Racing Club Gimnasia Artística” moduko eskoletan.2010ean “Zirkuaren Arteak” karreran hasiko da Otsailaren Hiruko Nazio Unibertsitatean (UNTREF erdaraz), non formakuntza jasoko duen malabaretan, akrobazian, dantzan, emankizunean edota ahots tekniketan, beste ikasgai askoren artean; irakasle izango ditu Mario Perez, Juan Cruz Berecoechea eta Cristina Moreira.2013an “Circo Marea” konpainia sortuko du. 2014ean estreinatuko dute lehenengo ikuskizuna, “Destellos”; eta bigarrena 2015ean, “Contra viento y marea”; hauekin 150etik gora emanaldi eskainiko ditu. Nabarmentzekoak dira udako bi denboraldiak Necoecheako bainu-hirian eta Arte Ederren Tecnopolisen arte eta teknologiaren Megaferiaren 4. edizioan parte hartzea.2015ean, Luciano Mezzoterorekin batera, “Trotamundos” konpainia eratu eta “Historias de un baúl” lehen ikuskizuna estreinatuko dute “Necoecheako 5. Zirku Festibalean”.Gaur egun Bilbon (Euskal Herria) dago funtzioak burutzen eta Hula Hoop tailerrak gidatzen.

Luciano Andrés Mezzotero

1998an ekin zion zirku-formakuntzari “La Arena” zirku-eskolan; bertan malabare, akrobazia eta dantza diziplinetan trebatuko da Diego Lejtman, Teresa Duggan eta Gerardo Hochmanen mailako irakasleengandik ikasiz.2001 eta 2002 urteetan lanbide heziketa ikastaro bat burutuko du “La Arenan” eta, amaitzean, “Vibra: un coro circense” ikuskizuna sortuko du. 2004ean Carolina Della Negrak zuzendutako “Carambola” ikuskizunean hartuko du parte.2005ean Bilbora (Euskal Herria) bizitzera lekualdatu eta “Debote Enbote” konpainia sortuko du Gorka Pereira eta Aritza Rodríguezekin batera, eurekin bi ikuskizun gorpuztuko ditu: “Ensillados” (2006) eta “Argotu” (2009).Pailazo bezala formatzen hasiko da 2007an irakasle askorekin, tartean Guillermo Angelelli, Lila Monti eta Darío Levín.2012 eta 2014 urteen artean Argentinara bueltatu eta “Los Wilson Brothers” konpainia eratuko du, baita “Carcajada mata galán” eta “Témorais” ikuskizunetan aritu ere.2015ean bueltatuko da Euskal Herrira “Malas compañías” konpainiarekin “Txatarras” ikuskizunean parte hartzeko; aldi berean, Mailén Mansillarekin batera “Trotamundos” konpainia sortu eta “Historias de un baúl” ikuskizuna estreinatuko dute.2000. urtetik aurrera irakasle bokazioa garatuko du, ume zein helduei malabare eta akrobazia eskolak emanez.Urte guztiotan zehar emankizunak eskainiko ditu Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Mexikon, Espainian, Andorran, Frantzian, Grezian, Algerian eta beste hainbatetan.


Harremanetarako