Finito – InfinitoZirko eta kale antzerki ikuskizuna

Finito - Infinito

Sinopsia

Zirkulartasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten den edo non bukatzen den. Zirkulartasun horretatik irten gaitezke? Munduan borobilean ibiltzen garen sentsazioa dugu, gauzak behin eta berriz bizitzen ditugula, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan geldiago.

Baina eguneroko ohiko jario horretan beti izaten dira pitzadurak, monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu. Zer da benetan garrantzitsua? Zerk bultzatzen gaitu gauzak egitera? Zergatik jarraitzen dugu borobilean: zerk geldiarazten, hausten edo aldatzen digu erritmoa?

Publiko guztiarentzat zuzendutako ikuskizuna, eszenaratze zirkularrean, 50 minutu ingurukoa. Zirkua, antzerki fisikoa eta dantza. Zirkulartasuna bezalako gai garrantzitsu bat lantzen dugu. baina umorea galdu gabe, umorea gure aliatu eta laguna baita bizitzan.

Fitxa artistikoa

Jatorrizko ideia: Trotamundos Konpainia Zuzendaritza:Aritza Rodriguez Zirku zuzendaritza: Garazi Pascual Esnaola Dramaturgia: Coral Graciani Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero Ekoizpena: Trotamundos konpainia Laguntza: Coral Graciani – ARTAIDE Argazkia: Arkaitz Buron Bideoa: Ivan Izagirre Web diseinua: Alvaro de Lera Jantziak: Estudio 14 Eszenografia: ATX Diseinua sorkuntza Diseinua: Inés Bermejo