Ipar Zirko Zirko eta kale antzerki ikuskizuna

Ipar Zirko

Sinopsia

“Ipar Zirko”, zirkuko gala formatuko ikuskizuna da, eta bertan konpainia desberdinetako 5 artista elkartzen dira familia osoarentzako maila tekniko handiko diziplina anitzeko emanaldi dibertigarria egiteko. Euskaraz zein gaztelaniaz izan daiteke, eta 60 minutuko iraupena du.

Aurkezle karismatikoa, Oihal eta Trapezio aireko emanaldi zorabiagarriak, Hula Hoop Hipnotikoak, bikote Akrobaziak, Cyr Uztaia eta BMX bizikleta dira barruan zein kanpoan egin daitekeen ikuskizun horren osagaiak.

Fitxa artistikoa

Jatorrizko ideia: Zirkodomoa Barakaldo eta Cía.Trotamundos. Zuzendaritza: sorkuntza kolektiboa. Antzezleak: Mailén Mansilla, Begoña Peñaranda, Luciano Mezzotero, Aritza Rodriguez, Mikel Pikatza eta Iñigo Arroyo. Ekoizpena: Zirkodomoa Barakaldo eta Cía. Trotamundos. Bideoa: Mendi Productions. Diseinua: Inés Bermejo. Argazkiak: Arkaitz Buron.