Compañía Trotamundos Zirko Taldea

Historias de un baúl

Zirko eta Kale Antzerki Ikuskizuna
Fotos promocionales Compañía Trotamundos

Historias de un baúl

Zirko eta Kale Antzerki Ikuskizuna

Inicio

Sinopsia

“Historias de un baúl” Fidel eta Capulitaren istorioa da. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar.

Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute zirko eta umorez jositako ikuskizuna.

Jatorrizko ideia: Trotamundos Konpainia
Zuzendaritza: Txefo Rodriguez
Gainbegiraletza artistikoa: Maite Guevara
Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero
Ekoizpena: Trotamundos konpainia
Argazkia: Alberto Román Vílchez / Juan Monasterio / Roger Peña García
Bideoa: Kaleko produkzioak eta Ivan Izagirre
Web diseinua: Max Moretto eta Alvaro Delera
Jantziak: Estudio 14.
Soinua: Iban Gonzalez.
Eszenografia: Javier “Splinter” García
Eskertzak: Aritza Rodriguez, Malas compañías, Karola zirko espazio, Shakti Olaizola, Gorka Ibarra.

Ikuskizunaren izena: “Historias de un baúl”.
Ikuslegoa: Familia osoarentzat ikusgarria.
Iraupena: 50 minutu.
Antzezlekuaren gutxieneko espazioa: 7 m luze, 7 m zabal, 6 m garai.
Hizkuntza: Testu gabea.
Argindar hargunea: 220 voltio.
Muntaiaren iraupena: 2 ordu.
Desmuntaiaren iraupena: Ordu bete.
Beharrizan teknikoak:
-Behegain zapala.
-Aldagela.
(Ikuskizunak berezko soinuztapena du)

Promozio bideoa

Play Video

Konpainia

Trotamundos, 2015ean Mailén Mansillak eta Luciano Mezzoterok Buenos Airesen, Argentinan, sortutako zirku konpainia da.

Bere helburu nagusia, nortasun propioa duten ikuskizunak sortzea da, akrobaziak, objektuen manipulazioa, Hula hoop-ak eta clown-a erabiliz, testurik gabeko istorioak kontatzeko tresna gisa, espazio anitzetan egiteko, mota guztietako ikus-entzule askorengana helduz.

2016an Bilbon, Euskal Herrian, ezarri zuten euren egoitza, eta bertan “Historias de un Baúl” ikuskizuna sortzen hasi ziren, Txefo Rodriguezen zuzendaritzapean. 2 urteko ikerketaren eta bilaketaren ondoren, 2017ko maiatzean estreinatu zen Leioako “Umore Azokan”.

Ordutik 80 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Espainian, Frantzian, Aljerian, Argentinan, Txilen eta Brasilen.

Inicio

Mailén Mansilla

2006an hasiko du zirku-heziketa “La Arena” eskolan, Buenos Airesen, Argentinan. Bertan behegaineko-akrobazia eta bikoteko-akrobazian trebatuko da.

Hurrengo urteetan ikasten jarraituko du “Le Tramp”, “La Caravana” edo “Racing Club Gimnasia Artística” moduko eskoletan.2010ean “Zirkuaren Arteak” karreran hasiko da Otsailaren Hiruko Nazio Unibertsitatean (UNTREF erdaraz), non formakuntza jasoko duen malabaretan, akrobazian, dantzan, emankizunean edota ahots tekniketan, beste ikasgai askoren artean; irakasle izango ditu Mario Perez, Juan Cruz Berecoechea eta Cristina Moreira.

2013an “Circo Marea” konpainia sortuko du. 2014ean estreinatuko dute lehenengo ikuskizuna, “Destellos”; eta bigarrena 2015ean, “Contra viento y marea”; hauekin 150etik gora emanaldi eskainiko ditu. Nabarmentzekoak dira udako bi denboraldiak Necoecheako bainu-hirian eta Arte Ederren Tecnopolisen arte eta teknologiaren Megaferiaren 4. edizioan parte hartzea.2015ean, Luciano Mezzoterorekin batera, “Trotamundos” konpainia eratu eta “Historias de un baúl” lehen ikuskizuna estreinatuko dute “Necoecheako 5. Zirku Festibalean”.

Gaur egun Bilbon (Euskal Herria) dago funtzioak burutzen eta Hula Hoop tailerrak gidatzen.

Luciano Andrés Mezzotero

1998an ekin zion zirku-formakuntzari “La Arena” zirku-eskolan; bertan malabare, akrobazia eta dantza diziplinetan trebatuko da Diego Lejtman, Teresa Duggan eta Gerardo Hochmanen mailako irakasleengandik ikasiz.

2001 eta 2002 urteetan lanbide heziketa ikastaro bat burutuko du “La Arenan” eta, amaitzean, “Vibra: un coro circense” ikuskizuna sortuko du. 2004ean Carolina Della Negrak zuzendutako “Carambola” ikuskizunean hartuko du parte.2005ean Bilbora (Euskal Herria) bizitzera lekualdatu eta “Debote Enbote” konpainia sortuko du Gorka Pereira eta Aritza Rodríguezekin batera, eurekin bi ikuskizun gorpuztuko ditu: “Ensillados” (2006) eta “Argotu” (2009).

Pailazo bezala formatzen hasiko da 2007an irakasle askorekin, tartean Guillermo Angelelli, Lila Monti eta Darío Levín.2012 eta 2014 urteen artean Argentinara bueltatu eta “Los Wilson Brothers” konpainia eratuko du, baita “Carcajada mata galán” eta “Témorais” ikuskizunetan aritu ere.

2015ean bueltatuko da Euskal Herrira “Malas compañías” konpainiarekin “Txatarras” ikuskizunean parte hartzeko; aldi berean, Mailén Mansillarekin batera “Trotamundos” konpainia sortu eta “Historias de un baúl” ikuskizuna estreinatuko dute.2000. urtetik aurrera irakasle bokazioa garatuko du, ume zein helduei malabare eta akrobazia eskolak emanez.

Urte guztiotan zehar emankizunak eskainiko ditu Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Mexikon, Espainian, Andorran, Frantzian, Grezian, Algerian eta beste hainbatetan.

Harremanetan jartzeko

Luciano: (+34) 688 85 98 97
Mailen: (+34) 619 73 73 25

Azken berriak

Trotamundos en Brasil

Trotamundos en Brasil

Por segundo año consecutivo volvimos a cruzar el charco para presentarnos en nuestra querida Ámerica del Sur, más concretamente en el 4º Festival SESC Circo de Santa María en Brasil.

Seguir leyendo »
Umore Azoka 2017

Umore Azoka 2017

Aquí unas imagenes del estreno de “Historias de un Baúl” en la Umore Azoka 2017!! muchas gracias a todas aquellas personas que a lo largo de estos dos años nos

Seguir leyendo »
asvinenea

Residencia en Asvinenea

Los días 16,17 y 18 de Noviembre realizamos una de las últimas residencias con nuestro director Txefo Rodriguez en Asvinenea Aduna y al finalizar hicimos una función. Aquí les dejamos unas imágenes

Seguir leyendo »